Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (16. 2013)
Actuación
2013-11-16 Oiartzun Txapelketa
Gai-emailea
Elizasu, Unai
Bertsolaris / Autores
Martin, Alaia
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Oheko maindireak edo mihiseak egunero aldatu behar izaten dituzu.

Descripción

Melodia
ETAren su-etenetik
Nombre de la estrofa
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Liburua]

2013-11-16 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)  Argitalpenaren izenburua:  [Liburua]
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Tristeziak hartu ohi nau
orain barren-barrenetik
nire semetxo maiteak
begiratuta hemendik.
Negar baten egoten da
negarra dator minetik
ta egoera erreala
onartzearen ezinetik
ezin diot ezer esan
beraren aldamenetik
pixa eiten du ohean
eta pena ematen dit
amesgaiztoak baitauzka
aita hil zitzaionetik. (bis)

Esaten diot “Aitatxo
joan da oso urrutira
bizitza osoan babestu
egin zaitzakeen tokira”
baina hark ez du onartzen
begien negar dizdira
sortzen zaio ta eragin
ohi dit halako gupida.
Ordularia joatean
hamarrak eta erdira
nahiz muxu goxo batekin
eman nere despedida
bere izara txuriak
mamu bilakatzen dira. (bis)

Ez duzu ondo ulertzen
baina uler zenezake
bide honek nahiz ta ez dun
atzera biderik bat’e
sentitu zaitez minaren
ta oroimenaren parte
nik babestuko zaitut ta
babestu beti jo ta ke.
Unaitxo zatoz hona ta
senti zaitez lasai, aske
konpondu igual ez baina
pixka’t lagundu nezake
batera egingo dugu lo
hau gainditzen duzun arte. (bis)