Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Iratxe Ibarra

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Actuación
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren
Ibarra, Iratxe
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Ospitalean zaudete ohe banatan elkarren ondoan. Oraintxe eman dizuete diagnostikoa: hilabete gelditzen zaizue. Apur hori aprobetxatzea erabaki duzue. Hiruna bertso, zortziko txikian, Iratxe hasita.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Iratxe Ibarra

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Ibarra:
Hilabete bakarrik
hau ezin da keba!
Aprobetxau behar dogu
gainera topera.
Tinbrea jo ta eskatu
gura neuke zera
gaur gabaz afaltzeko
marisko platera. (bis)

M. Amuriza:
Laguna plan hobea
daukat guretzako
mariskoa astuna
baita triparako:
parapente bat lotu
lepoan edarto
eta kanpantorretik
egin daigun salto. (bis)

I. Ibarra:
Ideia ederragaz
zatoz atakean.
Kanpantorrera goazen
halako batean.
Ideia ez da txarra
hola bat-batean
infartoaz hilko naz
salto egitean.(bis)

M. Amuriza:
Infartoan bilurrik
ez daukagu jada
beraz parapentea
dezagun atara.
Laino artera goaz
zerurik ez bada
eta baldin badago
hegan joango gara. (bis)

I. Ibarra:
Nire azken desioa
triliri tralara
futbolzalea naz ta
ezin ba hor laga:
goazen San Mamesera
Bilbo ikusten hara.
Bueno igual ez ze han
penaz hilko gara. (bis)

M. Amuriza:
Hoba atzeratuta
San mamesko zita.
Ene Iratxe ointxe
estutu jat tripa!
Beste mundura trankil
noa ikusita
neska bat Bizkaiako
txapela jantzita. (bis)