Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (14. 2012)
Actuación
2012-12-15 Bilbo Txapelketa
Bertsolaris / Autores
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Olentzero zara, gabon gaua da. Zaku bete opari Iruñeko kaleetara heldu zara.

Descripción

Melodia
ETAren su-etenetik
Bertso kopurua
2

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Euskal Herritik aritu
ohi naiz ari eta ari
opariak banatuaz
ondo portatu denari
eta ikatza urtean
ibili denari nagi.
Baina Iruñara heltzea
kasi izan da mirari.
Zenbat txalo kaleetan
zenbat animo esaldi!
Eta penaz pentsatu dut
begiratuz jendeari:
Iruñako euskaldunentzat
ni banaiz nahiko opari. (bis)

Ez al da nahiko tristea
barruan daukat arantza.
Nola oreka litekeen
herri hontako balantza?
Nik zer eginik badudan
nahiz izan dudan zalantza
etorri naiz nahiz ta jakin
egoera dela hain latza
dena konponduko dela
dudalako esperantza.
Opari denak utzita
heldu naiz Iruñarantza.
Ikusi nahi e´nautenei
ekarri diet ikatza. (bis)