Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikote gazte bat zarete, guraso izan berriak. Zuen ume txikiarekin ezinean zabiltzate: ez dizue bularra nahi bezala hartzen, lo ere maiz baina gutxi egiten dizue, eta aldiro negar batean dabilkizue; ez dakizue umea nola lokartu eta nola isilik mantendu. Ea honek laguntzen dizuen.
Gaiari oharrak
Bideo bat jarri dute. Emakumezko bat ageri da haur jaioberria bainatzen; goxo-goxo laztantzen du iturriko urarekin, eta amaren sabelean izan ohi duten posturan jartzen du.

Descripción

Melodia
Haizeak bidali du
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
10

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio

Eskua belarrian
jarri ta gero ken
uretan zenbat buelta
eman dizkioten!
Gureak ez daki hain
isilik egoten
haur horri bolumena
kenduko zioten.

A. Arzallus

Metodoa ona den
hemen nork antzeman?
Hor zebiltzan igurtziz
urarekin deman
baina gurea beti
negarrez ta teman
horri kentzen diote
eta guri eman.

M. Lujanbio

Kaka're egiten du
kentzean pardela
lotarakoan oihu
zoroak bezela
bainatzean putzu bat
bihurtzen da gela
pentsa itotzea're
pentsatu detela!

A. Arzallus

Neuri ere odola
erre ta irakin
honekin nola asmatu
ezin degu jakin
ura bota ta bota
ta ezin lo egin
probatuko al degu
txakolinarekin?

M. Lujanbio

Haurra jaio zanean
denak ongi etorri
denak lore ta irri
ta bisitan korri.
Bideoa're ze pake
ta ze muxu-gorri!
Manipulazioa
deitzen zaio horri.

A. Arzallus

Nik ere ez det hoien
gezurretik jaten
mutil txikia sortu
zan ta egun baten
denek "Zure antza du
didate esaten"
ez dakite ondo ze min
ematen didaten!

M. Lujanbio

Zu bezela jartzen da
nerbioso, urduri
hanka ta eskuk moitu
ta begiak zuri
eta pentsatzen aitzen
dala're dirudi...
Bi inuzente hauek
tokau behar neri!

A. Arzallus

Eta saiatzen gera
paketeak jantziz
eta estomagoa
tarteka igurtziz.
"Bi inuzente hauek"
bere barruan hitz
berdina uste det nik
baino alderantziz.

M. Lujanbio

Dena preokupazio
eta dena kezka
hauxe da gurea ta
oain ezin ordezka
edozer egiteko
hemen paper festa
ta guraso izateko
examinik ez da.

A. Arzallus

Lehenbizi enfokatu
gertutik ta prestu
kanila zabaldu ta
haurtxoa babestu
lau minutu bideo
dituzte erreztu
bideo hori egin dunak
umerikan ez du.