Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Lujanbio
Eskua belarrian
jarri ta gero ken
uretan zenbat buelta
eman dizkioten!
Gureak ez daki hain
isilik egoten
haur horri bolumena
kenduko zioten.
A. Arzallus
Metodoa ona den
hemen nork antzeman?
Hor zebiltzan igurtziz
urarekin deman
baina gurea beti
negarrez ta teman
horri kentzen diote
eta guri eman.
M. Lujanbio
Kaka're egiten du
kentzean pardela
lotarakoan oihu
zoroak bezela
bainatzean putzu bat
bihurtzen da gela
pentsa itotzea're
pentsatu detela!
A. Arzallus
Neuri ere odola
erre ta irakin
honekin nola asmatu
ezin degu jakin
ura bota ta bota
ta ezin lo egin
probatuko al degu
txakolinarekin?
M. Lujanbio
Haurra jaio zanean
denak ongi etorri
denak lore ta irri
ta bisitan korri.
Bideoa're ze pake
ta ze muxu-gorri!
Manipulazioa
deitzen zaio horri.
A. Arzallus
Nik ere ez det hoien
gezurretik jaten
mutil txikia sortu
zan ta egun baten
denek "Zure antza du
didate esaten"
ez dakite ondo ze min
ematen didaten!
M. Lujanbio
Zu bezela jartzen da
nerbioso, urduri
hanka ta eskuk moitu
ta begiak zuri
eta pentsatzen aitzen
dala're dirudi...
Bi inuzente hauek
tokau behar neri!
A. Arzallus
Eta saiatzen gera
paketeak jantziz
eta estomagoa
tarteka igurtziz.
"Bi inuzente hauek"
bere barruan hitz
berdina uste det nik
baino alderantziz.
M. Lujanbio
Dena preokupazio
eta dena kezka
hauxe da gurea ta
oain ezin ordezka
edozer egiteko
hemen paper festa
ta guraso izateko
examinik ez da.
A. Arzallus
Lehenbizi enfokatu
gertutik ta prestu
kanila zabaldu ta
haurtxoa babestu
lau minutu bideo
dituzte erreztu
bideo hori egin dunak
umerikan ez du.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra