Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya
2013-06-29 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Xabi Paya
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
U. Alberdi
Hegoa pobre omen zen eta
iparraldera begira
gazte pila bat etorri gara
gure etxetik urrutira.
Bizimodua jada ez dago
gure patriken neurrira
harresi batzuk erori arren
beste batzuk jaso dira. (bis)
X. Paya
Ba bai hala da ekonomiak
badau hainbat ika-mika
ta harresiak altxatzen dabil
gaur egungo politika.
Zuk zeuk ostera beharko dozu
barruko kemen polita
nik neuk ezingo neuke etorri
alaba hantxe itxita. (bis)
U. Alberdi
Zilbor-hestea ere mozten du
etxean bizi ezinak
eta nik hemen jasango ditut
alaban hutsaren minak.
Gaur gutxira arte beste batzuei
ezikusia eginak
ohartu al zara orain gu biok
bihurtu gara etorkinak? (bis)
X. Paya
Hainbat etorkin gara jadanik
bardin mutil edo neska
eta Berlinek geugaz sikira
egin behar dau gainezka.
Heriotza zan geure lurrean
ia eguneroko kezka
hemen bizirik irauten dogu
baina bizitzerik ez da. (bis)
U. Alberdi
Orain artean Euskal Herrian
ona zen bizi nibela
protesta haundirik ez genun eiten
bero zenean sakela
ta orain berriz ohartu gara
gu lan eske gatozela
batzuk aberats iraun dezaten
pobreak behar direla. (bis)
X. Paya
Baina gosea zabaltzen dabil
geurean alderik alde
ta konponbide eskean behintzat
ez politikoei galde.
Abiadura handiko trena
egin behar zan debalde
ta abiadura handienean
ein behar izan dogu alde. (bis)
U. Alberdi
Sillan jarrita herri hobe bat
batzuek dute helburu
ta bitartean gazte pobreak
hor gabiltza munduz mundu.
Zerbait aldatu nahi baldin bada
ezin da egon seguru
politikoak pobretuz gero
agian lortuko dugu. (bis)