Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier Silveira

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2013-07-07 Lesaka Jaialdia
Conductor/a
Bortzirietako Bertso-Eskola
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Silveira, Xabier
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bi apaiz zarete. Urte aunitz daramazue lan horretan. Agerian da jendeak gero eta arropa gutxiago eramaten duela, batez ere jende gazteak. Iritzi desberdinak dituzue gai horren inguruan.

Descripción

Melodia
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2013-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Xabier Silveira

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Silveira

Demoniuak egingo zuen
urtero datorren uda
gaztek arropak kentzen dituzte
txapela jarriz burura.
Tokitan dago garai bateko
fede zintzotasun hura!
Dudarik gabe mundu honetan
Satanas nagusitu da. (bis)

S. Lizaso

Orain daukagun moda klaserik
ez zegoen ez lehenago
Eleizak ere aldatu behar
edo bestela akabo!
Erropa gutxi gaizki dagonik
nik behintzat ez dut esango
animak ez du zer sufriturik
gorputza fresko badago. (bis)

X. Silveira

Freskotasunak berotasuna
ez du inoiz urrunean
batzun freskurak besteak jartzen
ditu berotasunean
lau zentimetro oihal bertzerik
ez dabilkite soinean
pentsatu nola ote dabiltzan
bistan inor ez denean! (bis)

S. Lizaso

Zaharkitua zer arraiotan
jarri zera zaputzean?
Zer ajola du bikiniakin
edota tanga hutsean?
Hemen bakoitzak jakin behar du
zer ibili gorputzean
Jesukristok’e erropa asko
ez zedukan gurutzean. (bis)

X. Silveira

Hori egia da baina bere
borondatezko ote da
edo behartuta igoko zuten
gurutze hartara bera?
Bekataria zigorrarekin
bakarrikan sendatzen da
pozik igoko nituzke gazte
guzti hauek gurutzera! (bis)

S. Lizaso

Gazteak ere zenbat gurutze!
Noski bakoitzak beriak.
Modan ez dagon apaiz zaharrak
zer-nolako komeriak!
Eta ulertu ezin baditu
gizartearen egiak
betaurrekoak ez dira aski
itxi itzazu begiak. (bis)

X. Silveira

Horretarako ez ote nuke
hobea ez begiratu?
Tentazioak ez nazan bere
atzapar beltzetan hartu.
Arropa ia dena erantziz
ez dakit zer nahi den lortu
kanpokaldea erakutsi o
barrukaldea tapatu. (bis)

S. Lizaso

Kanpo ta barru bere erara
osatzen dirade fedez
zer ari zera konponezina
nola konpon leiken galdez?
Soberan zaude zeure kargutik
dimititu zuk mesedez
Aita Santuak egin bazuen
apaiz zaharrak zergatik ez? (bis)