Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2013-09-06 Alkiza Jaialdia
Gai-emailea
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Garaiak aldatzen omen doaz, baina askotan gizona izatea zer den galdetu izan denetan, etxera soldata ekartzen duena, etxeko nagusia, aginte makila daramana, gizonezkoek ez dute sekula negarrik egin behar eta horrelako gauzak entzuten ziren. Zuk, Andoni, duela pare bat urte maiz samar entzun behar izan zenuen neska bati nola utzi zenion txapela irabazten. Zuk, Amets, futbol zelaietan askotan entzuten duzu "Neskatilak dirudizue horrela jokatzen". Horrelakoak entzuten dituzuenean, zer pasatzen da zuen barrutik edo zer egosten da zuen buruan?

Descripción

Melodia
Haurtxo txikia negarrez dago I
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña

Gizonezkoak heltzen dira maiz
ia oilarren tajuan
neskatxa batek irabazirik
lehendabiziko ujuan
"Aizak Egaña nola jausi haiz
halako maila bajuan?"
nik pentsatzen nun "Potrorik badek
nexka horrengana heu juan".

A. Arzallus

Hasera baten harridura bat
neuk sentitzeaz aparte
egun batzutan iritsia naiz
neu umorez hartzera arte
"Neska bat dirudizu jokatzen"
nahiz horrek ez egin kalte
nahiago nuke bertsotan hori
esango bazenidate!

A. Egaña

Batzuk eskuaz seinalaturik
esaten zidaten "Hara!
Emakumeak gainditu hau ta
bueltatuko al haiz plazara?".
Nik lau hitzetan esaten nien
sentitzen nuen erara
"Bertsolaririk onena degu
ta kasualidadez neska da".

A. Arzallus

Andoni neri zeure kasuak
egiten dit aski grazi
ez dakit zeinek esan zun hori
nahi nuke jakinarazi.
Zu harengana hurbildu zaite
nigatik hizketan hasi
esan "Mutilei're utzi nien
ta ez zuten irabazi".

A. Egaña

Andre ta gizon gizon ta andre
bertsotako elitea
komeni zaigu berdintasunan
kurpilai eragitea.
Ez da zilegi holakoetan
odolak irakitea
gizatasunan ikur baitegu
ondo galtzen jakitea.

A. Arzallus

Ta erdi burlaz ari den harek
askoz hobe ez erasan
sarri besteri esaten die
berak ezin duna jasan
baina munduak bueltaka dirau
futbol zelaitan ta plazan
ta esaera hoiek sortu zituna
aspaldi samar juan zan.