Bertsos - View details To know more about this section
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña
Gizonezkoak heltzen dira maiz
ia oilarren tajuan
neskatxa batek irabazirik
lehendabiziko ujuan
"Aizak Egaña nola jausi haiz
halako maila bajuan?"
nik pentsatzen nun "Potrorik badek
nexka horrengana heu juan".
A. Arzallus
Hasera baten harridura bat
neuk sentitzeaz aparte
egun batzutan iritsia naiz
neu umorez hartzera arte
"Neska bat dirudizu jokatzen"
nahiz horrek ez egin kalte
nahiago nuke bertsotan hori
esango bazenidate!
A. Egaña
Batzuk eskuaz seinalaturik
esaten zidaten "Hara!
Emakumeak gainditu hau ta
bueltatuko al haiz plazara?".
Nik lau hitzetan esaten nien
sentitzen nuen erara
"Bertsolaririk onena degu
ta kasualidadez neska da".
A. Arzallus
Andoni neri zeure kasuak
egiten dit aski grazi
ez dakit zeinek esan zun hori
nahi nuke jakinarazi.
Zu harengana hurbildu zaite
nigatik hizketan hasi
esan "Mutilei're utzi nien
ta ez zuten irabazi".
A. Egaña
Andre ta gizon gizon ta andre
bertsotako elitea
komeni zaigu berdintasunan
kurpilai eragitea.
Ez da zilegi holakoetan
odolak irakitea
gizatasunan ikur baitegu
ondo galtzen jakitea.
A. Arzallus
Ta erdi burlaz ari den harek
askoz hobe ez erasan
sarri besteri esaten die
berak ezin duna jasan
baina munduak bueltaka dirau
futbol zelaitan ta plazan
ta esaera hoiek sortu zituna
aspaldi samar juan zan.