Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Autofikzio deitzen zaio honi
aspaldiko generoa
ia askatzen dudan nolabait
txapelketen endredoa.
Eman zidaten orain bat noski
akaso ireki geroa
eman zidaten tentsio pixka't
txaloa eta beroa
ta zertarako ukatu behar dut?
Puztu didate egoa.
Lagunarte bat ere eman dit
ez naiz ibili ihesi
benetan jende horrekin leike
ikasi, ibili, hezi...
Baina bidea dena ez da laua
ta baditu zenbait hesi.
Justu alde bat da puntuena
eiten duena berezi
ta horri gaizki beiratu ezkero
jadanik ez du merezi.
Ze txapelketak horixe dauka
gehiegi egiten dela hitz
trago batekin bat hasi leike
"Eta ni gorago banintz..."
baina bertsoa ez da hori soilik
ez da hain eremu murritz.
Zertan ukatu badela apar
badela olatu ta bits?
Gaur ere ez ginake hainbeste
BECengatikan ez balitz.