Bertsos - View details   To know more about this section

2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2013-12-30 Ordizia Jaialdia
Gai-emailea
Mujika, Ainhoa
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
BECeko finalean txapelketatik agurtu egin zinen. Eta gure partetik bejondeizula eman dizkiguzun momentuengatik, zure ibilbideagatik, zorionak! Ez dugu hala ere gaurkoa agur bat izaterik nahi, baina beharbada bai balantze bat egitekoa. Zer eman dizute txapelketek eta zer kendu dizute txapelketek urte guztiotan?
Gaiari oharrak
Gaia jarri bezala, txaloaldi handi bat jo diote berrtsozaleek Unairi.

Description

Melody
Mundu honetan holako gauzak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Autofikzio deitzen zaio honi
aspaldiko generoa
ia askatzen dudan nolabait
txapelketen endredoa.
Eman zidaten orain bat noski
akaso ireki geroa
eman zidaten tentsio pixka't
txaloa eta beroa
ta zertarako ukatu behar dut?
Puztu didate egoa.

Lagunarte bat ere eman dit
ez naiz ibili ihesi
benetan jende horrekin leike
ikasi, ibili, hezi...
Baina bidea dena ez da laua
ta baditu zenbait hesi.
Justu alde bat da puntuena
eiten duena berezi
ta horri gaizki beiratu ezkero
jadanik ez du merezi.

Ze txapelketak horixe dauka
gehiegi egiten dela hitz
trago batekin bat hasi leike
"Eta ni gorago banintz..."
baina bertsoa ez da hori soilik
ez da hain eremu murritz.
Zertan ukatu badela apar
badela olatu ta bits?
Gaur ere ez ginake hainbeste
BECengatikan ez balitz.