Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2013-04-06 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Nekane Zinkunegi
2013-04-06 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Nekane Zinkunegi
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
N. Zinkunegi
Nahiz telebistan holako gauzak
hamaika aldiz agertu
sekula inork ez du pentsatzen
tokatzerik horren gertu.
Ondo ari da behar lituzke
bere lotsa denak lehertu
onartu nahi dut baina oraindik
aizu ezin dut ulertu.
N. Ibarzabal
Ispilu aurrean pintatzen dabil
gure mutiko gaztea
nahiz eta ez dan erraza egiten
hau horrela ikustea
hobeto dauko oin askatuta
bera izaten hastea
txarragoa da gizartearen
makillajea janztea.
N. Zinkunegi
Bai gogorra da jasan beharra
gizartearen itzala
baina ez dakit bide onetik
ote dijoan ba hala
pintatzen ditu bere begiak
ta pintatzen du azala
makillau gabe ez al du hobe
agertu dena bezala?
N. Ibarzabal
Makillatuta igual hobeto
ikusiko dau burua
armariotik ateratzeko
izan dau eta ordua.
Beti maitatu egingo dogu
horixe da helburua
ta maitasuna izan dadila
beti bere ispilua.
N. Zinkunegi
Makillajea emate horrek
ez dit egiten ez traba
nahiz auzokoek jo dezaketen
horren indartsu aldaba.
Bera kapaz da ta gu biok bai
kapaz izango al gara?
Babes dezagun onena baitu
bera pozik baldin bada.
N. Ibarzabal
Bai egia da mundua sarri
izan daiteke krudela
ta beti ondo etorriko da
gurasoaren epela.
Guazen berana eta ez egon
hemen begira bezela
esan daiogun nahi dabenean
hor eukiko gaituela.