Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2013-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Ane Labaka Mayoz

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Lizardi Saria (37. 2013. Zarautz)
Actuación
2013-09-06 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Zubia, Felix
Bertsolaris / Autores
Azpiroz Iztueta, Asier
Labaka Mayoz, Ane
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Sorosleak zarete biok, eta hondartza berean lan egin duzue elkarrekin uda osoan. Denboraldia bukatzear dagoen honetan, zuek zaintzen duzuen hondartzan aurten bi lagun ito direla oharturik, zuk, Ane, datorren urtean ez duzu lan horretan jarraitu nahi; Asirreak, ordea, jarraitu nahi du.

Descripción

Melodia
Mendian gora haritza
Nombre de la estrofa
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2013-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Ane Labaka Mayoz

Nombre de la estrofa:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka

Itsasoaren desditxa
degu gu bion langintza
itotakoak ahaztu nahiean
itota gabiltza.
Hauxe da nere baldintza
eta ematen det hitza
beraiengatik emango nuke
neronen bizitza. (bis)

A. Azpiroz

Norbait dagonean grogi
guk "Flotadorea tori"
udara hontan esan diyogu
asko ta askori
batzuk igerian ongi
ta asko behera erori...
Langintza hontan hasi aurretik
banekien hori. (bis)

A. Labaka

Itsasoak zenbat arau
kolpeka egun eta gau
gu bere kontra saiatu arren
hark berean dirau.
Ni jada penak ito nau
eta egingo det barau
ez nuen uste horren gogorra
izango zenik hau. (bis)

A. Azpiroz

Behin baten bat eroriko
eta esan dezu "Kito!"
ze uste dezu zu ez zerala
inoiz ere hilko?
Ez zaite jarri kritiko
bizitza hau da txikito
eta ez zaitez haien olatu
berdinean ito. (bis)

A. Labaka

Ustez nuen nahiko dohai
ustez guztitarako gai
joan behar zen eta joanda
denontzako lasai.
Nahiz ta uretan egin blai
hilko naizela dakit bai
baina ez det inor nere eskutan
hiltzen ikusi nahi. (bis)

A. Azpiroz

Askotan igande goiza
izaten degu kahosa
baina oraindik ez zaizu pasa
hontako arroza.
Lanbidea aproposa
diruz ezin leike osa
norbait salbatzen degun orduan
hartzen degun poza. (bis)