Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Ama [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Lazkano, Imanol

Descripción

Título
Ama
Dokumentuan jasotako izenburua
Ama
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ludi hontako izaki oro nahi bada erne ta errotu,
Melodía (txt)
Haizak nik hiri bota behar diat
Bertso kopurua
5
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2412
Páginas
21
Fecha de publicación / impresión
2014-04-20

Ama [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-04-20 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ludi hontako izaki oro
nahi bada erne ta errotu,
amarengandik izan behar du
bestela ez ezinda lortu.
Gailu denetan gailurra dela
beharko zaio aitortu.
Esne zipriztin bat jaso eta
handik izakia sortu.

Amaren barru sakratu hori
ulertzen ez da erraza,
bertan baikinen ezerezetik
zerbait izatera pasa.
Berdin landare, arrain, hegazti
ta hainbat abere arraza.
Zalantzik gabe ama da beti
izadiaren arnasa.

Bide hortatik egin genuen
ludi hontara jauzia,
baina haseran hain zen deuseza
gure gorputz biluzia.
Zilbor hestea eten da gero
behar genuen guzia
amaren bihotz xamurra beti
gure beharrei josia.

Saiatuko zen bere haurrari
zuen on dena ezartzen,
aparta gendun garbitu eta
seaskan goxoki jartzen.
Gauean ere ongi zekien
uneoro zer behar zen.
Begiak ixten zituen baina
senak ez zion lo hartzen.

Bazuen hainbat baliabide
gu sentitzeko eroso,
bihotz handi bat izateaz gain
bi bular eta bi beso.
Gose baginen elikatu ta
erortzen baginen jaso,
aita ezin da ahaztu baina
ama da egizko guraso.