Biografías - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Imanol Lazkano

Datos personales

Nombre
Lazkano, Imanol
Nombre y apellidos completos
Lazkano Uranga, Imanol
Nacimiento
1936 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolarismo

Principal dedicación
Bertsolari

Datos biográficos

Biografía
"Gaztelu" gaitzizena jarri zioten gaztetan Imanol Lazkanori eta Gaztelu du izena bere sendiaren etxeak ere. Azpeitiko Maristetan ikasi zuen 12 urtera arte. Besteak beste, baserriko morroi eta kontratista izan da.

Etxeko giroaren eraginez egin zituen lehen harremanak bertsogintzarekin, haurtzaroan. Juan Inazio Uranga aitonak eragin handia izan zuen horretan. Oso gaztetxotatik sekulako afizioa izan zuen, baina lagunik ez zuen bertsotarako eta sekretuan gorde zuen bokazio hori. Hamalau urterekin Santa Eskean egin zuen jende aurreko lehen saioa. Geroztik, Euskal Herriko txoko guztietan ibili da bertsotan herriz herri eta plazaz plaza. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen 1962 eta 1964an, eta Txapelketa Nagusikoa 1982an eta 1989an. Basarri bertsopaper lehiaketa birritan irabazi du. Eskolarteko Txapelketetan epaile izan da urtetan. Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen lehendakari izan da 1987tik 2005era.

Bertsolari osoa, tematika zein genero mailan, bai bat-batean nahiz bertso-jarrietan maila ikusgarria eman du; ondorengo zenbait bertsolariren erreferentzi ere izan da. Bertsolaritzaz maiteminduriko gizona, lan asko egin du bere bertsolari maila hobetzeko, eta hor daude emaitzak. Bi garai eta tradizioko bertsolarien arteko zubi eta uztarri kontsideratua izan da; betekizun funtsezkoa izan zuen bai 1985-86ko Txapelketa Nagusia antolatzerakoan eta bai Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen sorreran.

Comienzos en el bertsolarismo

Lehen plaza
Azkoitian, 1954an, Martirietan, Egileor kantulagun zuela

Otros trabajos

Bertso jarri ezagunenak
Amona (1994)
Ezkontzera doan dama bati (1977)
Uso baten gozo-gaziak(1986)