Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Iruñeko udaltzainei jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Soto, Julio

Descripción

Título
Iruñeko udaltzainei jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Iruñeko udaltzainei jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Kaskoa buru gainean, porra eskutan fuerte
Nombre de la estrofa
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2417
Páginas
19
Fecha de publicación / impresión
2014-06-01

Iruñeko udaltzainei jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-06-01 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kaskoa buru gainean,
porra eskutan fuerte
Jai Alaien egon ziren
duela hamar urte.
Ikurrinaren atzetik
gogotsu dihardute.
Gaitz erdi autoen martxa
erraztuko balute…
Ezkerretik ibilita
multa jartzen dizute.
Urdinez jantzita baina,
berdez nahiago dute.


Lehengoan Ignacio Polo
leporaino txanpaina:
“Bai, badakigu nor zaren…
Gure lana da baina”.
Zero kakotx zazpi zortzi (0.78)
hura alkohol usaina…
Handik hogei minutura
tutuluan mingaina
zero kakotx sei hirura (0.63)
jaitsi zen alajaina!
Kasualitatez delitu
ez izateko aina…


Gogoan daukat abuela
gaueko ilargiaz
hatzetan arrosario
bolatxoak, hariaz
ahopez “ Santa Maria…”
errezoan ariaz.
Fabore tratu, presio,
mehatxu emariaz…
Orain nonbait, jasandako
lan ingurumariaz
gogoratzen da udaltzain
asko Santamariaz…