Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Iruñeko udaltzainei jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Soto, Julio

Deskribapena

Izenburua
Iruñeko udaltzainei jarriak
Dokumentuan jasotako izenburua
Iruñeko udaltzainei jarriak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Kaskoa buru gainean, porra eskutan fuerte
Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2417
Orrialdeak
19
Argitalpen / inprimatze data
2014-06-01

Iruñeko udaltzainei jarriak [Bertsoa] / Julio Soto

Neurria:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-06-01 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kaskoa buru gainean,
porra eskutan fuerte
Jai Alaien egon ziren
duela hamar urte.
Ikurrinaren atzetik
gogotsu dihardute.
Gaitz erdi autoen martxa
erraztuko balute…
Ezkerretik ibilita
multa jartzen dizute.
Urdinez jantzita baina,
berdez nahiago dute.


Lehengoan Ignacio Polo
leporaino txanpaina:
“Bai, badakigu nor zaren…
Gure lana da baina”.
Zero kakotx zazpi zortzi (0.78)
hura alkohol usaina…
Handik hogei minutura
tutuluan mingaina
zero kakotx sei hirura (0.63)
jaitsi zen alajaina!
Kasualitatez delitu
ez izateko aina…


Gogoan daukat abuela
gaueko ilargiaz
hatzetan arrosario
bolatxoak, hariaz
ahopez “ Santa Maria…”
errezoan ariaz.
Fabore tratu, presio,
mehatxu emariaz…
Orain nonbait, jasandako
lan ingurumariaz
gogoratzen da udaltzain
asko Santamariaz…

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra