Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Gero arte Palestina! [Bertsoa] / Ruben Sanchez

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Sanchez, Ruben

Descripción

Título
Gero arte Palestina!
Dokumentuan jasotako izenburua
Gero arte Palestina!
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bihotz-begiak gor iltzatuta, telebistak automatizatuta:
Melodia
Nagusi jauna hauxe da lana A
Nombre de la estrofa
Zazpi puntuko berezia
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
76
Número
2426
Páginas
23
Fecha de publicación / impresión
2014-08-03

Gero arte Palestina! [Bertsoa] / Ruben Sanchez

Nombre de la estrofa:  Zazpi puntuko berezia  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-08-03 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bihotz-begiak gor iltzatuta,
telebistak automatizatuta:
hiru militar ta bi hegazkin,
hurrena errautsak ta lau gorpuzkin.
Mandoa hartu,
sentipen dosia baloratu,
noiz piztu eta noiz amatatu.


Ez txuri, ez beltz, ez denez ezer,
ez gaude prest egiteko edozer,
jarrera ezberdinak izateko
eskubidea beti tarteko...
Baina ez dakit den,
jarrera ezberdin baten ondoren,
edo asko axola ezaren.


Albistegiek ez badakarte,
zutaz berri gehiago, gero arte!
Berriz ere hurrengo sarraskian
mobilizatuko gara agian...
Gu bitartean,
siestan gaude ta ez jo atean,
onak izan ta bizi pakean!