Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Gero arte Palestina! [Bertsoa] / Ruben Sanchez

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Sanchez, Ruben

Deskribapena

Izenburua
Gero arte Palestina!
Dokumentuan jasotako izenburua
Gero arte Palestina!
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bihotz-begiak gor iltzatuta, telebistak automatizatuta:
Doinua
Nagusi jauna hauxe da lana A
Neurria / Estrofaren izena
Zazpi puntuko berezia
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
76
Zenbakia
2426
Orrialdeak
23
Argitalpen / inprimatze data
2014-08-03

Gero arte Palestina! [Bertsoa] / Ruben Sanchez

Neurria:  Zazpi puntuko berezia  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-08-03 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bihotz-begiak gor iltzatuta,
telebistak automatizatuta:
hiru militar ta bi hegazkin,
hurrena errautsak ta lau gorpuzkin.
Mandoa hartu,
sentipen dosia baloratu,
noiz piztu eta noiz amatatu.


Ez txuri, ez beltz, ez denez ezer,
ez gaude prest egiteko edozer,
jarrera ezberdinak izateko
eskubidea beti tarteko...
Baina ez dakit den,
jarrera ezberdin baten ondoren,
edo asko axola ezaren.


Albistegiek ez badakarte,
zutaz berri gehiago, gero arte!
Berriz ere hurrengo sarraskian
mobilizatuko gara agian...
Gu bitartean,
siestan gaude ta ez jo atean,
onak izan ta bizi pakean!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra