Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Senpere xapeldun! [Bertsoa]
Senpere xapeldun! [Bertsoa]
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
[Aldizkaria] Argitalpen data:
2014-07-10
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Landesetatik etorri,
zauku berri ona
Gaskoinak galtzaile apal,
nausi eskualduna
Suhar, lehial, egin lana
Senpertarren garaipena
Goresmenak, biba xapelduna!
Xapelketa horietan,
behar da ari fin
Bakotxa bere tokian,
azkarra ta arin
Ekipa muntatu ezin
Beti sinets, joka berdin
Eskuz esku, denak elgarrekin!
Balonaren inguruan,
bildu zonbat gizon
Uztarketak lasterketak,
ostiko hor konpon
Zelai erdian “campeón”
Herritarrentzat zorion
Errotik denak, Bortitz eta On!
Senperen pilota maita,
eskuara ta dantza
Aiten bidea hartzeko,
gazteria gaitza
Amak bezain alai mintza
Bihotzean esperantza
Gure arteko adiskidantza!