Bertsos - View details   To know more about this section

Senpere xapeldun! [Bertsoa]

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa

Description

Title
Senpere xapeldun!
Dokumentuan jasotako izenburua
Senpere xapeldun!
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Landesetatik etorri, zauku berri ona
Melody (txt)
Senpere kantuz
Bertso kopurua
2
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volume / Year
34
Number
618
Pages
41
Publication / printing date
2014-07-10

Senpere xapeldun! [Bertsoa]

Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-07-10 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Landesetatik etorri,
zauku berri ona
Gaskoinak galtzaile apal,
nausi eskualduna
Suhar, lehial, egin lana
Senpertarren garaipena
Goresmenak, biba xapelduna!

Xapelketa horietan,
behar da ari fin
Bakotxa bere tokian,
azkarra ta arin
Ekipa muntatu ezin
Beti sinets, joka berdin
Eskuz esku, denak elgarrekin!

Balonaren inguruan,
bildu zonbat gizon
Uztarketak lasterketak,
ostiko hor konpon
Zelai erdian “campeón”
Herritarrentzat zorion
Errotik denak, Bortitz eta On!

Senperen pilota maita,
eskuara ta dantza
Aiten bidea hartzeko,
gazteria gaitza
Amak bezain alai mintza
Bihotzean esperantza
Gure arteko adiskidantza!