Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Sareak [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Uria Albizuri, Jone

Descripción

Título
Sareak
Dokumentuan jasotako izenburua
Sareak
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Bide estuan ihesi doa oinezko baten ilusioa
Melodia
Trumoia ortzi beltzean hoska
Nombre de la estrofa
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Número
238
Páginas
8
Fecha de publicación / impresión
2013-07-23

Sareak [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2013-07-23 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bide estuan ihesi doa
oinezko baten ilusioa
badu mezu bat ondoko herrira
iristeko desioa...
Hortik sortu zen, esaterako
maratoien pasioa,
mezularien zioa,
garai batean hala zabaltzen
zuten informazioa.

Denbora ez zen izaten kalte
mezularien lana bitarte,
baina distantzi laburrak ere
bihur zitezkeen kate.
Nahiz guretzako Berango eta
Getxo egon atez ate
orduan zeuden aparte
hitzek kabletan bidaiatzea
posible bihurtu arte.

Teknologian zenbat idea
ustez mundu hau denez librea
pentsatu gabe ekar lezakeen
ondorio posiblea...
Txiki geratu zitzaizkigunez
hasteko errepidea,
gero kablezko bidea,
informazio sare erraldoi
bihurtu dugu airea.