Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Sareak [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
Sareak [Bertsoa] / Jone Uria Albizuri
Neurria:
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:
2013-07-23
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bide estuan ihesi doa
oinezko baten ilusioa
badu mezu bat ondoko herrira
iristeko desioa...
Hortik sortu zen, esaterako
maratoien pasioa,
mezularien zioa,
garai batean hala zabaltzen
zuten informazioa.
Denbora ez zen izaten kalte
mezularien lana bitarte,
baina distantzi laburrak ere
bihur zitezkeen kate.
Nahiz guretzako Berango eta
Getxo egon atez ate
orduan zeuden aparte
hitzek kabletan bidaiatzea
posible bihurtu arte.
Teknologian zenbat idea
ustez mundu hau denez librea
pentsatu gabe ekar lezakeen
ondorio posiblea...
Txiki geratu zitzaizkigunez
hasteko errepidea,
gero kablezko bidea,
informazio sare erraldoi
bihurtu dugu airea.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra