Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Itsasoaren indarra [Bertsoa] / Inazio Vidal

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Vidal, Inazio

Descripción

Título
Itsasoaren indarra
Dokumentuan jasotako izenburua
Itsasoaren indarra
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Argazkikoa izaten dugu aldaketa denen patu:
Melodia
Azken arnasa eman nahi nuke
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Número
248
Páginas
8
Fecha de publicación / impresión
2014-03-11

Itsasoaren indarra [Bertsoa] / Inazio Vidal

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-03-11 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Argazkikoa izaten dugu
aldaketa denen patu:
lasaitasuna euki ostean
ekaitza behar da hartu.
Haize gogorra izan genuen
eta milaka olatu;
itsasoaren kokalekua
nahibeste dugu aldatu,
baina halere bere indarra
ezin dugu kontrolatu.

2
Egun horretan eman zituen
fin guganako pausoak,
esan dudanez indar handia
duelako itsasoak.
Portu askotan sortu zituen
sekulako arazoak;
baina halere okerragoak
dira gure erasoak,
gu garelako dena suntsitu
gura duten marrazoak.

3
Ikus daiteke itsasontzi bat
eutsi ezinez oreka
eta hondartza txikia zikin
milaka gauzez beteta.
Nahiz eta berriz eman genuen
normaltasunera buelta,
hau ikusita guztiok egin
behar dugu gogoeta,
argazki bera berriro laster
ikus dezakegu eta.