Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Itsasoaren indarra [Bertsoa] / Inazio Vidal

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Vidal, Inazio

Deskribapena

Izenburua
Itsasoaren indarra
Dokumentuan jasotako izenburua
Itsasoaren indarra
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Argazkikoa izaten dugu aldaketa denen patu:
Doinua
Azken arnasa eman nahi nuke
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Zenbakia
248
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2014-03-11

Itsasoaren indarra [Bertsoa] / Inazio Vidal

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-03-11 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1
Argazkikoa izaten dugu
aldaketa denen patu:
lasaitasuna euki ostean
ekaitza behar da hartu.
Haize gogorra izan genuen
eta milaka olatu;
itsasoaren kokalekua
nahibeste dugu aldatu,
baina halere bere indarra
ezin dugu kontrolatu.

2
Egun horretan eman zituen
fin guganako pausoak,
esan dudanez indar handia
duelako itsasoak.
Portu askotan sortu zituen
sekulako arazoak;
baina halere okerragoak
dira gure erasoak,
gu garelako dena suntsitu
gura duten marrazoak.

3
Ikus daiteke itsasontzi bat
eutsi ezinez oreka
eta hondartza txikia zikin
milaka gauzez beteta.
Nahiz eta berriz eman genuen
normaltasunera buelta,
hau ikusita guztiok egin
behar dugu gogoeta,
argazki bera berriro laster
ikus dezakegu eta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra