Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Eskoziaren gaztaka [Bertsoa] / Jon Maia

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Maia, Jon

Descripción

Título
Eskoziaren gaztaka
Dokumentuan jasotako izenburua
Eskoziaren gaztaka
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Duela hiru urte zabaldu zen Gazta
Melodia
Hamalau heriotzena I
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
[Aldizkaria]
Volumen / Año
77
Número
2429
Páginas
19
Fecha de publicación / impresión
2014-09-21

Eskoziaren gaztaka [Bertsoa] / Jon Maia

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-09-21 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Duela hiru urte
zabaldu zen Gazta
esanez: mundu bolak
zati asko dauzka.
Ez garela ardiak,
ez dugu nahi bazka...
eta hartuz geroztik
artzainaren kasta
“gaztaka” itxura hartzen
ari da gatazka.

Eskoziarengan dago
munduko begia
baina gazta honek ere
nola ilargia
soilik bistatu arren
argidun erdia
badu beste erdi bat,
beste aurpegia
hemen falta duguna:
Londres, alegia.

Eskozian herritarrek
behar dute hauta
Britainia Handiaren
In-a edo out-a
hautatzea da gako
zer hauta da mauka
orain ukapenean
“europeizauta”
jarraitu nahi duenak
zailagoa dauka.