Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Eskoziaren gaztaka [Bertsoa] / Jon Maia

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Maia, Jon

Deskribapena

Izenburua
Eskoziaren gaztaka
Dokumentuan jasotako izenburua
Eskoziaren gaztaka
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Duela hiru urte zabaldu zen Gazta
Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Argia [Aldizkaria]
Liburukia / Urtea
77
Zenbakia
2429
Orrialdeak
19
Argitalpen / inprimatze data
2014-09-21

Eskoziaren gaztaka [Bertsoa] / Jon Maia

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Argia [Aldizkaria] Argitalpen data:  2014-09-21 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Duela hiru urte
zabaldu zen Gazta
esanez: mundu bolak
zati asko dauzka.
Ez garela ardiak,
ez dugu nahi bazka...
eta hartuz geroztik
artzainaren kasta
“gaztaka” itxura hartzen
ari da gatazka.

Eskoziarengan dago
munduko begia
baina gazta honek ere
nola ilargia
soilik bistatu arren
argidun erdia
badu beste erdi bat,
beste aurpegia
hemen falta duguna:
Londres, alegia.

Eskozian herritarrek
behar dute hauta
Britainia Handiaren
In-a edo out-a
hautatzea da gako
zer hauta da mauka
orain ukapenean
“europeizauta”
jarraitu nahi duenak
zailagoa dauka.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra