Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2014-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Barberena, Sustrai Colina, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2014-07-11 Iruñea Jaialdia
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Autores
Arzallus, Amets
Barberena, Jon
Colina, Sustrai
Zelaieta, Julen
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Sustrai, Nafarroako Gobernuko diru laguntzak banatzeko orduan zure iritziak kontuan hartzen dira. Hiru taldetako ordezkariak dauzkazu zain: Amets, Osasuna Futbol Taldeko bozeramailea, Julen, Nafarroako Bertsozaleen Elkarteko eragilea, eta Barberena Baztango Udaleko ordezkaria.

Descripción

Melodia
Eguna pasa nekean eta
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
6

Edukiari buruz

Entidades
Bertsozale Elkartea

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2014-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Barberena, Sustrai Colina, Julen Zelaieta

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Zelaieta
Krisia dela ta azken urtetan
diru laguntza murritza
dena kirolak eramaten du
horrelakoa da bizitza.
Kontuan hartu Elkartea ta
eman dirua ta hitza.
Hitzaren kirol nazionala
baitugu bertsolaritza. (bis)

S. Colina
Ene txikito segi rimatzen
traketsak eta ametsak
baina ahal dela ja ez zapaldu
nere bulegoko ertzak.
Diru laguntza gabe nahiz izan
oso etorkizun beltzak
nazionala ez da gauz bera
zuretzat eta neretzat. (bis)

A. Arzallus
Ai badakizu Sadar aldean
zor zaharrek duten zama
40 milioi behar ditugu
lehendabiziko esana
bost Urbanentzat ta beste hamar
jokalarientzat joana
ta lasai egon beste guztia
biontzako erdi bana. (bis)

S. Colina
Nik ongi dakit partizioa
zeinen ongi egingo den
nahiz ta orain arte Osasunari
beti ein diodan omen
ederki dakit ze mailatan ta
zein mailatan dagoen...
Akaso hori egin behar gendun
segundan egon baino lehen. (bis)

J. Barberena
Nahiz ta egin horrenbertze presa
eta hainbat barrikada
gure erreka atera zaigu
ia herriko plazara.
Zure dirua beharko gendun
hiru edo lau eskukada
oain pobrezian ito ez dadin
gure Baztango bailara. (bis)

S. Colina
Euria goian-behian hasi zen
ta lurrak ezin zurrupa
orduz geroztik izan dezue
nahiko sestra ta burruka.
Orain ibaiak gainez eginda
etxeak inundatuta
zer nahi duzue nik esatea?
Hori`re Bilduren kulpa. (bis)