Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2014-02-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2014-02-09 Andoain Jaialdia
Gai-emailea
Beloki, Ion
Bertsolaris / Autores
Gaztelumendi, Beñat
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Maialenek denda bat du Donostiako Alde Zaharrean. Olatuek ia dena txikitu diote. Laguntza eskatzera joan denean, Beñat, Donostiako alkatea, topatu du pala batekin La Perla aldera doala.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2014-02-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio
Olatu ta enbatak
danak parez pare
nere denda xaharra
hautsi du goi ta behe
Juan Karlosek ein behar
hura eta hau`re
Donosti salbatzeko
bakarrik al zaude? (bis)

B. Gaztelumendi
Begira utzitako
zulo sakonean
alkatea ezin da
egon egonean.
La Perlarantza noa
ni nere onean
askoz gutxio ginan
Odon zegonean. (bis)

M. Lujanbio
Zertako izan garai
txar haien akordu?
Odoneri pakean
utziko diogu.
Talasoterapiara
zoaz halamodu
urak trabaik gutxina
hantxe egingo du. (bis)

B. Gaztelumendi.
Baina lokatzak behar
dira erretira
harri zahar bat sartu da
Zentroan erdira
La Perla beti gure
perla denez tira
fotografo guztiak
hara joaten dira. (bis)

M. Lujanbio
Ta nik berriz lokatza
gero ta gorago
Alde Zaharran bizitza
galdua zeharo
eta zu Bildukoa
zera ta akabo!
Argazkiak han baina
herria hemen dago. (bis)

B. Gaztelumendi.
Bilduk beti izan du
elkartzeko plana
baina argazkiek eman
ohi digute fama.
Beraz alper-alperrik
zatoz neregana
urrutirago heltzen
baita auzolana. (bis)

M. Lujanbio
Urak danak jan ditu
Alde Zaharreko ertzak
Aiete alderaino’re
panorama beltzak
gora ta gora ein du
marean lainezak
Igeldon txokoren bat
ba al dezu neretzat? (bis)

B. Gaztelumendi.
Beraz Igeldo behar
da hondoratzea
nire Maialen maite
ondo ari zea
baina atzerritarrak han
zail da onartzea
onena dezu bertan
enpadronatzea. (bis)