Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2014-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Arnaitz Lasarte

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Lizardi Saria (38. 2014. Zarautz)
Actuación
2014-09-05 Zarautz Sariketa
Gai-emailea
Zubia, Felix
Bertsolaris / Autores
Labaka Mayoz, Ane
Lasarte, Arnaitz
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Bikotea dira Arnaitz eta Ane. Arnaitzek gaur eraman du Ane lehen aldiz etxera gurasoak ezagutzera. Afaltzen hasi dira, baina Anek ez du ezer jaten.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2014-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Arnaitz Lasarte

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Lasarte
Babarrunak hor zeuden
goizez irakiten
tripakiak ez dira
horren gaizki irten.
Zu hala’re jan gabe
zaude astakirten
ikasi ezazu behintzat
itxura egiten. (bis)

A. Labaka
Lauak eseri gera
gustora mahai baten
odolkia, txoixua
errez da esaten
zure ama ari zait
pelmada ematen.
Esan nizun ez nula
haragirik jaten. (bis)

A. Lasarte
Haragia jarri du
ta goxo-goxoa
ta hori zuretzako
dezu arazoa.
Ezautu nahi badezu
famili osoa
ama konbentzitzea
da lehen pausoa. (bis)

A. Labaka
Zure ama gustora
daukat nik mutiko
nerekin gaur ez baita
agertu kritiko.
Hizketan hasi eta
irripar bat kitto!
Lehenago ez zenitun
asko ekarriko. (bis)

A. Lasarte
Ni neska askorekin
naiz hemen egona
Arnaitzen gaitasunak
badu eta sona.
Nahiz bi platerek sortu
arazo sakona
etxe hontan postrea
izaten da ona. (bis)

A. Labaka
Nere aurrean daude
hor hiru aingeru
etxeko sukaldea
bihurtu da zeru.
Nahi badezu postrea
probau dezakegu
eta gero musean
egingo al degu? (bis)