Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2015-03-08 Alegia Berezia
Conductor/a
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Uxue, lagun batek pasarte hau irakurri dit zure liburutik. (Eserlekuetatik testua irakurtzen dute).”Sasoi hartarako ez zegoen Donostiara eta Parisera neskame joateko ohiturarik. Herriko neska asko paper fabrikan enplegatu ziren gutun-azalak egiten. Zenbaitek negozio txikiak ireki zituzten erdialdeko kaleetan. Eta gutxi batzuk unibertsitatera joaten ziren letretako ikasketak egitera.
Ni salbuespena izan nintzen. Hirian bizi zen amaren aldeko izeba bat etorri zitzaigun etxera. Emakume dotorea zen. Balentziagarena omen zen mostaza koloreko berokia erantzi zuena sukaldera sartu orduko. Ama urduri nabaritu nuen janzki hura sarrerako esekitokian zintzilikatzean, bere esku maiztuekin hondatuko zuen beldur balitz bezala. Plastikozko zamauari begiratu azkarra egin zion izebak.
“Klara anderea hilzorian dago” esan zion amari “Konfiantzazko norbait behar dugu hura zaintzeko”.

Descripción

Melodia
Haizea dator ifarraldetik
Nombre de la estrofa
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Edukiari buruz

Personas
Alberdi, Uxue

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2015-03-08 Alegia Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi

Nombre de la estrofa:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hor zaintza lanak aipatzen dira
andre baten beharretik
historiako lanik zaharrena
izan liteke horratik.
Lan horrek badu esker onetik
baina badu zigorretik
sarri askotan hutsaren truke
egin da modu txarretik.
Protagonista Donostiara
doa bidetxiorretik
lehen Tolosatik etortzen ziren
ta orain Ekuadorretik.


Zaintza beharra dugu guztiok
ta hau diotsut benetan
ta bereziki zahartzaroan
eta lehenago umetan.
Ta zaintzarako abildadea
andra eta gizonetan
berdin liteke baina ez dugu
gure kontraesanetan
ze normalean emakumea
dabil holako lanetan
komun beltzetan, atze garbitzen
edo zaharren ohetan
edo pureak, fideo zopak
sartuz haien ahoetan…
Zaintza gogoa eta dohaia
ez dator kromosometan.


Ta aldatzeko gaitasunduna
denez giza aberea
alda daitezke tradizioak
alda daiteke legea
gure ustetan horixe baita
feminismoan xedea
andre ta gizon bi aldeetan
sor lezake mesedea
askatasuna eta ardurak
hartu norberak berea
berriz banatu behar ditugu
zaintza eta boterea.