Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia
Conductor/a
Paya, Xabi
Bertsolaris / Autores
Alberdi, Uxue
Egaña, Andoni
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Autobus batean egin duzue topo. Uxue haurdun, zazpi hilabete eta erdikoa, oro min eta goragale. Andoni, laurogei urteko agurea, oro min eta oro marmar. Autobusean eserleku bakarra geratzen da libre.

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
8

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2015-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Biok hemen gabiltza
aulki baten jiran
zuk zazpi hilabete
haurrakin segiran
ta zuk zeuk eseri nahi
kontuak zer diran...
Lehengo neska gazteak
fuerteaguak ziran. (bis)

U. Alberdi
Ta lehengo agureek
zenbat behar konta
autobus baten gaude
biok ere jota
aulki bakarran jiran
hasi da borroka.
Barkatu baina gara
bi bakarran kontra. (bis)

A. Egaña
Holakoak entzunak
ditut nik aspaldi
neri toki uzteko
zabiltza hain nagi.
Bi, bat, matematikan
ibil zaitez argi!:
zuk lau belaun dituzu
nik sei belaunaldi. (bis)

U. Alberdi
Sei belaunaldi dauzka
ta badauka minik
hor dago ia zutik
mantendu ezinik.
Orain lasaituago
naiz hori jakinik
zortzi bazeneuzkala
pentsatzen nuan nik. (bis)

A. Egaña
Gaurko gazte jendeak
legeak gordeta
ezin ni erreskata
ezin errespeta.
Aitonantzat tokia
uztazu puñeta!
Igual azken bidaia
izango da eta! (bis)

U. Alberdi
Berrogei urte arte
hona eta hara
gurasoen etxean
hala bizi gara
jubilatzen gera ta
hartzen da patxada
hirurogei urtekin
gaztetxo bat zara. (bis)

A. Egaña
Geratu naiz ez arnas
ez berba ez irri
bihotzekoak eman
nago larri-larri
funerarian bila
egin zazu korri.
Agur ta umeari
Pankraxio jarri. (bis)

U. Alberdi
Bihotzeko faltsuaz
ze okasioa!
Patxadan esertzea
bere desioa.
Gauza relatiboa
da edukazioa.
Itxaron iritsi zait
lehen kontrakzioa. (bis)