Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
XILABA. Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko Bertsulari Xapelketa (5. 2016)
Actuación
2016-11-12 Baiona Txapelketa
Gai-emailea
Itzaina, Joana
Bertsolaris / Autores
Artetxe, Miren
Colina, Sustrai
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Miren, etxean telefono eta internet ezin erabiliz egon zira hilabete batez. Berriz ere, hornitzailearen magazinerat joan zira laguntza tekniko eske. 40 minutaz beha egon eta, Sustrai saltzaileak errezebitu zaitu.

Descripción

Melodia
Nere senarrarekin I
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 


Miren :
Berrogei minuta nik
ditut itxaronak
aski luze iraun du
SFRen bromak
fiteo lan iten du
bai nire amonak
komunikazioan
ez zizte hain onak. (bis)

Sustrai :
Eman baino lehenago
zuri azalpenik
ez duzunez ez gogo
ez itxaropenik
nik ez nuke esango
hain txarrak garenik
baina presik ez du ta
egun on lehenik. (bis)

Miren :
Politeziaz aparte
serios jarri gaiten
egun ona ez bada
nik ez dut erraten
hona kexa jartzera
jina nintzen baten
"email" bat igortzeko
erran zenidaten. (bis)

Sustrai :
Dendaraino luzatu
duzunez pausoa
ta erran sarerik gabe
dagola auzoa
"email" batez konpondu
baleike kasoa
ez dut ulertzen zein den
zure arazoa. (bis)

Miren :
Nahiz mila aldiz etorri
honaino galdezka
honek erantzuten dit
berriro barrezka
nahiz nik etxean izan
arazo ta kezka
bankutik kobratzeko
arazorik ez da. (bis)

Sustrai :
Mingaina pozoin duzu
ta begiak tiro
jada eguerdi da ta
hemen ez da giro
bazkaltzera etxera
behar baitut igo
atsaldean etorri
zaitezke berriro. (bis)