Bertsos - Voir fiche Pour savoir plus sur cette section
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
Bertsoa entzun |
2016-11-12 Baiona Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Miren :
Berrogei minuta nik
ditut itxaronak
aski luze iraun du
SFRen bromak
fiteo lan iten du
bai nire amonak
komunikazioan
ez zizte hain onak. (bis)
Sustrai :
Eman baino lehenago
zuri azalpenik
ez duzunez ez gogo
ez itxaropenik
nik ez nuke esango
hain txarrak garenik
baina presik ez du ta
egun on lehenik. (bis)
Miren :
Politeziaz aparte
serios jarri gaiten
egun ona ez bada
nik ez dut erraten
hona kexa jartzera
jina nintzen baten
"email" bat igortzeko
erran zenidaten. (bis)
Sustrai :
Dendaraino luzatu
duzunez pausoa
ta erran sarerik gabe
dagola auzoa
"email" batez konpondu
baleike kasoa
ez dut ulertzen zein den
zure arazoa. (bis)
Miren :
Nahiz mila aldiz etorri
honaino galdezka
honek erantzuten dit
berriro barrezka
nahiz nik etxean izan
arazo ta kezka
bankutik kobratzeko
arazorik ez da. (bis)
Sustrai :
Mingaina pozoin duzu
ta begiak tiro
jada eguerdi da ta
hemen ez da giro
bazkaltzera etxera
behar baitut igo
atsaldean etorri
zaitezke berriro. (bis)