Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia
Bertsoa entzun |
2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Xabat Galletebeitia
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
O. Enbeita
Batzuentzako Gerra Zibila
egonagatik aparte
jente askori oroimena ta
justizia be zor jake
hazurrak gure aurrean dagoz
ezin dot isildu bat be
zenbat alditan erail doguzan
gogoratu garen arte. (bis)
X. Galletebeitia
Nahi dugulako etorri gara
ez gaitu inork bidali
orduko tiro zaratak eta
sua nahiz diren itzali
zenbait aztarna agertu dira
apurtu eta kiskali
nahi zuten baina lurrak ezin du
oroitzapenik estali. (bis)
O. Enbeita
Ba ni ez nago horren seguru
gauzak holan esateko
oroimenari lekua egin
izan bageuntsa hobeto
konbertsaziño danetan dagoz
Siria edo Aleppo
ta beti ez gara kapazak izan
etxekoa ikusteko (bis)
X. Galletebeitia
Arrazoi duzu sarri ahazteko
ere izan dugu beta
halere gaude hemen atxurrak
eta zintzela kolpeta
“zeinena ote da familia hau?”
eragin dit gogoeta
gure aitona ere halako
zulo baten dago eta. (bis)
O. Enbeita
Lurrez beteta daukaguz hemen
zapatak eta eskua
hazurrak topau ala urdaila
daukat nik Xabat estua?
ez da helduko guregainaino
gure bake amestua
hazur bakoitzak euki artean
toketan jakon lekua. (bis)
X. Galletebeitia
Herriak dauzka oroimenean
hainbat hazur eta mamin
zenbat famili, zenbat gudari
genero, klase ta adin
jarrai dezagun hemen lanean
gaur arte bezala, berdin
Onintza gure lana tamalez
hasi baino ez da egin. (bis)