Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Beñat Ugartetxea

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Actuación
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Galletebeitia, Xabat
Ugartetxea, Beñat
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuen urrezko ezkontza ospatzeko ilobek Bilbo gainetik abioneta batean hegaldi pribatua oparitu deutsue. Lainoa sartu da eta ez da ezer ikusten. Xabat, Beñat errezetan hasi da.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Beñat Ugartetxea

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Galletebeitia
Zeinen ideia ona
zen abioneta
hemen goaz elkarri
hain estu kolpeta
baina errezurako
zuk ez hartu beta
bestela ere zerutik
hurbil gaude eta. (bis)

B. Ugartetxea
Ai, gure ilobatxoak
mutil eta neska
norentzako ote da
presta duten festa
pilotoak bizarra du
ta badaukat kezka
pilotoa San Pedro
ez da izango, ezta? (bis)

X. Galletebeitia
Nahiago nuke balu
bere presentzia
hau da hau larridura
ta ezin irentsia
ezagun dut iloben
inteligentzia
ta kobratu nahi dute
gure herentzia. (bis)

B. Ugartetxea
Horregatik abioian
gu biok botata
baina kontuak garbi
ditut atarata
hagin postizoak dauzkat
ahuan kla-kla, kla-kla
ez, ez, barkatu hau da
abioian zarata (bis)

X. Galletebeitia
Neuk be zarata horrekin
baneukan susmoa
hara! Laino artean
doa arranoa
ta salto egitea
dugunez sanoa
zu zaude zeruan ni
infernura noa. (bis)

B. Ugartetxea
Zarata arraro asko
abioiak tarteko
eta prest omen zaude
salto egiteko
lehenengo aukera
prest nago uzteko
horrela zure gainean
gaur ere jausteko. (bis)