Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Actuación
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lagunak zarie. Asteburu pasarako hotela jatordu guztiak barne hartu dozue. Buffetera bajatu zarie armosetan. Jone, orain ordubete amaitu dozu jaten eta gelara igo zara. Mirenen bila bueltau zarenean, ondiño be, jan eta jan jarraitzen dabela ikusi dozu.

Descripción

Melodia
Orioko balearena
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Otordu denak barne
eta izar biko
nik duela ordubete
bukatu dut kito
zuk platera beteta
hor zeure neurriko
egia esan ez zaizu
txarto etorriko. (bis)

M. Amuriza
Ondo dakit gorputza
mehe-mehea dana
baina nik Jone daukat
gaur truko andana
bandejatik utzitu
ein dot ia dana
ta ez dozu ikusi
poltsikoan dodana. (bis)

J. Uria
Beraz lapurtzea ere
ez da enbarazu
baina altxa behar zara
egidazu kasu
bazkalordua ere
laster da ta aizu
asteburua hemen
pasa nahi al duzu? (bis)

M. Amuriza
Ba bai nago eguna
hemen pasatzear
esaneko neska naz
nahiz ta egon mehar
ta amak esan deusta
urteetan zehar
platerean ez dala
ezer itxi behar. (bis)

J. Uria
Amak esango zizun
maizenetan maizen
ta zu beraz oroitu
izen ta abizen
ta ni ez naiz ohartu
ze kokola naizen
noski, buffet librerik
ez dago Berrizen. (bis)

M. Amuriza
Aizu, baina zer dozu
zuk Berrizen kontra?
Ez galdu denporaik ta
ogia hona bota
Jone goazen hemendik
ni nago bor-borka
kamareroa txarto
begitzen dago ta. (bis)