Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (16. 2016)
Actuación
2016-12-17 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Miren
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Zaintzen dozun pertsonak ezin dau etxetik urten eta beragaz emoten dozu eguna. Deskantsurako tarte bat hartu eta kalera urten dozu.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2016-12-17 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Goizean altzatu eta
erausten dautsat pijama
kulero ta galtzerdiak
gero jantzi banan bana
armosutako prestatzen
dautsat maitasunez jana
ta goizean konpainia
eitea da nire lana
zelan aldatu leikean
etxe baten panorama
iktus bat gertatuz gero
egunero dago drama (bis)
orain bera da alaba
eta ni naz bere ama.

Belaunaldien artean
eraiki genduan zubi
ura orain ia lekuz
aldatu dala dirudi
lehen amak zaintzen ninduan
neskatila guri-guri
ta orain bere zaintzaile
sentibera ta urduri
harrezkero gure etxean
gauza oro danez mugi
kalera urten dot eta
negarrez hasi urduri (bis)
bere aurrean ez daian
malko bat ere isuri.

Nahiz eta momentu batez
kalean nazen aztora
barriro noa etxerantz
gure eskilaran gora
ama neuk zaintzeko egin
nahi izan neban aproba
ta ahalegina ez dot nahi
daiztan oin inork deitora
etxean sartu naz eta
dago komoda-komoda
“Miren non ibili zara,
berandu ez da izango ba?” (bis)
trankil ama hemen nago
etorri nire altzora.