Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2016-03-06 Elizondo Berezia
Conductor/a
Aranburu, Ainhoa
Bertsolaris / Autores
Agirre, Amaia
Iguaran, Oihana
Labaka Mayoz, Ane
Martin, Alaia
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
“Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko.

Descripción

Melodia
Zelaia ikusi dut
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
12

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Labaka
Izarapera joan da
biok bizi-bizi
belarrira botata
zenbait harribitxi
masailean musu bat
emanda lehendabizi
“Ane maite zu gabe
nik ezin det bizi”. (bis)

O. Iguaran
“Hau izan da neretzat
lehenengo aldia
urekin izatea
neretzat saria
elkarrentzat gerala
hain da nabaria!
Goizero prestatuko
dizut gosaria” (bis)

A. Martin
“Zurekin egin ditut
justu hamazazpi
gosaria egingo
dizut nik goiz aski”.
Gero dena pasio
ta izara-azpi...
“Argiak itzalita
ez zude hain gaizki”. (bis)

A. Agirre
Nahiz ama izatea
ez degun problema
goitik behera joaten da
lehengoko eskema.
“Ez al da zure alaba
negarrez ai dena?”
Hoi da esaten didan
gauzik goxoena. (bis)

A. Labaka
Ta nik berriz ohean
hainbeste azukre!
Musikarien esku
ere mezu kutre.
“Asko maite zaitut nik
ez zazula uste
zuretzat ilargia
lapurtuko nuke”. (bis)

O. Iguaran
“Jo ohea zeneukan
hain txukun egina
desegiteak ere
ematen zun mina.
Zuretzat izan nahi det
nik printze urdina.
Izan nahi al zenuke
nere erregina?”.

A. Martin
“Nire azukre koxkorra
printzesa ta dama
lore sorta batekin
nator gaur zugana”
ta gero digeritzen
ze-nolako lana!
“Jarraitu zazu hola
jarraitu Oihana”.

A. Agirre
Oihanera begira
beti pausuz pausu
goxo hitz egiten dit
behar egin kasu
“Negua gogor dator
ederki dakizu
franelazko izarak
ipini itzazu”. (bis)

A. Labaka
“Zuk kendu soinekoa
ondora joanda
bularretako hori
eta berdin tanga.
Zurekin ondo nago
egia esanda
amestutako baino
hobea izan da”. (bis)

O. Iguaran
“Eraztuntxo batekin
nator gaur zugana
zu nere bizipoza
baitzera Oihana.
Zurekin ezkontzea
da nik nahi dudana
egin nahi zaitut nere
sei umeren ama”. (bis)

A. Martin
“Egizu afaria
laztan honen truke
guarrokeritan duzu
hainbeste bertute”
ta dena matxo alfak
du dena disfrute
“Zortzi aldiz segidan
egingo nizuke”. (bis)

A. Agirre
Nahiz ta sua pizten den
gure barrenean
ez diogu aitortzen
elkar zuzenean
“Asko ematen didazu”
dio azkenean
soldata mahai gainean
jartzen dedanean. (bis)