Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2016-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
2016-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Nombre de la estrofa:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Mendiluze
Festak iritsi zaizkigu eta
urteko egun onenak
gaztearentzat aldamenetik
ateratzeko ordenak.
Nahiz ta gaueko jolas guztiak
izan goizeko kondenak
aldez aurretik zein gutxi ajola
izaten dun ondorenak.
Baina gertuan ditudalako
eskeak eta baimenak
eta bi seme ohartzerako
haunditzen ari direnak
nola azaldu ezin direla
egin beti gogo denak?
Beste zer galdu ez duelako
burua galtzen duenak.
“Txukun ibili”, “Garaiz etorri”,
gure aitaren esana
etxetik irten orduko beti
lasai esaten zidana.
Haren atzean beti kezkatan
erreguka beti ama
irtenaldiak ia gogoan
dauzkat denak banan-bana
berdin da herria, berdin kuadrilla
berdin eguna ta plana
behin etxeratzen direnerako
dena baita iragana.
Beraz semeak nere aholku
bat ta bakarra darama:
“Egin bakarrik eginda gero
damutuko ez zerana”.
Ni saiatzen naiz aholkuekin
jazteko seme maitea
nahiz gustora jarriko nukeen
bere hankatik katea.
Baina normala hoi da kumea
noizbait kabitik joatea
eta normala festatarako
gogo latza eramatea
normala aita edukitzea
beti aholkuz betea
normala berak ez entzutea
nere kezkatik botea
eta normala etxeratzean
“Ze ordu da?” esatea.
Okertu eta ikastea da
behin gaztea izatea.