Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2016-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2016-06-24 Andoain Jaialdia
Gai-jartzailea
Beloki, Ion
Bertsolariak / Egileak
Mendiluze, Aitor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Festak iritsi dira, baina dena ez da festa izaten. Gaueko martxa ezagutzen duzu, saioetatik bueltan askotan tokatu izan zaizu bakarrik itzultzea, zure buruari bueltaka. Semeak ere ari zaizkizu parrandako adinera hurbiltzen. Ze burutazio etortzen zaizkizu?

Deskribapena

Doinua
Eguzkiak urtzen du han goian B
Neurria / Estrofaren izena
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2016-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Neurria:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Mendiluze

Festak iritsi zaizkigu eta
urteko egun onenak
gaztearentzat aldamenetik
ateratzeko ordenak.
Nahiz ta gaueko jolas guztiak
izan goizeko kondenak
aldez aurretik zein gutxi ajola
izaten dun ondorenak.
Baina gertuan ditudalako
eskeak eta baimenak
eta bi seme ohartzerako
haunditzen ari direnak
nola azaldu ezin direla
egin beti gogo denak?
Beste zer galdu ez duelako
burua galtzen duenak.

“Txukun ibili”, “Garaiz etorri”,
gure aitaren esana
etxetik irten orduko beti
lasai esaten zidana.
Haren atzean beti kezkatan
erreguka beti ama
irtenaldiak ia gogoan
dauzkat denak banan-bana
berdin da herria, berdin kuadrilla
berdin eguna ta plana
behin etxeratzen direnerako
dena baita iragana.
Beraz semeak nere aholku
bat ta bakarra darama:
“Egin bakarrik eginda gero
damutuko ez zerana”.

Ni saiatzen naiz aholkuekin
jazteko seme maitea
nahiz gustora jarriko nukeen
bere hankatik katea.
Baina normala hoi da kumea
noizbait kabitik joatea
eta normala festatarako
gogo latza eramatea
normala aita edukitzea
beti aholkuz betea
normala berak ez entzutea
nere kezkatik botea
eta normala etxeratzean
“Ze ordu da?” esatea.
Okertu eta ikastea da
behin gaztea izatea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra