Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2016-11-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2016-11-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Laburu
Bezero fina dala
nahi det nabarmendu
taberna ostelero
gehienon sustengu
ta kamiseta asko
jantzi eta kendu
bana jantziagatik
gabe bukatzen du.
J. Soto
Nahiz ta naparra naizen
hala uste behintzat
azkar aldatzen ditut
kamiseta beltzak
Athletic, Alaves zein
Errealarentzat
hori baita onena
osasunarenzat.
A. Laburu
Medikuak ez zion
hori esan pena!
Baino bota diguzu
egi nabarmena
azal zazu zein duzun
lauretan nahiena
zuri-gorriaz edan
zenuen gehiena.
J. Soto
Ez dut bat aukeratzen
ez dut bat nahiago
baina ibili behar
nuenez pozago
nere bihotza ere
ikusita nago
Enrike Martinena
bezelaxe dago.
A. Laburu
Sagardua eskatu zun
Realaren jiran
Rioja Alavesa
eder bat segidan
txanpaina Athleticek
jokatzean ligan
beste behin perdigoiak
eskatu zizikidan.
J. Soto
Egin nahi nuelako
bizitzakin kaput!
Nola nafar mundua
ez dugun Liliput.
Baina aupa Osasuna
lor dezakezu zuk.
Hurrena patxarana
eskatuko dizut.