Bertsos - View details   To know more about this section

2016-11-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsoaroa (26. 2016. Iruñea)
Performance
2016-11-10 Iruñea Jaialdia
Conductor
Anbustegi, Fernando
Bertsolaris / Authors
Laburu, Agin
Soto, Julio
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Agin tabernaria zara eta zu Julio futbolzalea. Aurten zorionekoak zarete. gizonezkoen lehen mailan derbi pila dagoelako. Iruñean lau derbi pasa dira. Julio lan eta lan eta Agin festaz festa. Hori bai, derbi bakoitzean kamiseta desberdina: beti kanpokoena.

Description

Melody
Azienda bat dago
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2016-11-10 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Julio Soto

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Laburu
Bezero fina dala
nahi det nabarmendu
taberna ostelero
gehienon sustengu
ta kamiseta asko
jantzi eta kendu
bana jantziagatik
gabe bukatzen du.

J. Soto
Nahiz ta naparra naizen
hala uste behintzat
azkar aldatzen ditut
kamiseta beltzak
Athletic, Alaves zein
Errealarentzat
hori baita onena
osasunarenzat.

A. Laburu
Medikuak ez zion
hori esan pena!
Baino bota diguzu
egi nabarmena
azal zazu zein duzun
lauretan nahiena
zuri-gorriaz edan
zenuen gehiena.

J. Soto
Ez dut bat aukeratzen
ez dut bat nahiago
baina ibili behar
nuenez pozago
nere bihotza ere
ikusita nago
Enrike Martinena
bezelaxe dago.

A. Laburu
Sagardua eskatu zun
Realaren jiran
Rioja Alavesa
eder bat segidan
txanpaina Athleticek
jokatzean ligan
beste behin perdigoiak
eskatu zizikidan.

J. Soto
Egin nahi nuelako
bizitzakin kaput!
Nola nafar mundua
ez dugun Liliput.
Baina aupa Osasuna
lor dezakezu zuk.
Hurrena patxarana
eskatuko dizut.