Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-10-01 Leitza Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Ansa Zugarramurdi, Maider
Bertsolaris / Autores
Soto, Julio
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Zure giltza-sortatik giltza ateratzen ari zara.

Descripción

Melodia
Ze ederra ta ze polita
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-10-01 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ze ederra ta ze polita
den batzuetan atzea
bai parez pare aurkitzen
baduzu erromantzea
frutu agorrezina da
Kupidoren baratzea
baina sarri loreetan
irteten da iratzea.
Bizitza da berrituz joan
ohi den zure suspentsea
nik neraman kopia bat
berak zeraman bertzea
baina jadanik onena
da llaberotik kentzea
batera galdu baititut
bikotea ta etxea. (bis)

Ai maitasun harremanak
betiereko balira!
Agian gure begiek
falta lukete distira.
Nahiz bide bat egonkorra
den pertsonaren desira
bidean aurkitzen dira
sasi, lokatza, aintzira.
Esan zidan “Bukatu da”
ta bukatzean harira
bere etxean nengoenez
ze egin behar den argi da.
Adio etxe maitea
noa amaren kabira
baino nere oroitzapenak
hementxe gelditzen dira. (bis)

Zailtasun batzuk ekartzen
ohi ditu elkarbizitzak
ta gero bere ardurak
hartu behar ditu bakoitzak.
Noizbait bukatuko dira
bide hontako oroitzak
noizbait eguzki ederrik
ere ekarriko dit goizak.
Nik bihotzez maitatu dut
hala iruditzen zait behintzat
bihotzez errespetatzen
diren eran bere hitzak
nahiz orain aldatu behar
ditudan sakelan giltzak
seguru zerrail berriak
dakarzkidala bizitzak. (bis)