Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-11-19 Amurrio Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Irazusta, Aintzane
Bertsolaris / Autores
Maia, Jon
Martin, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Maia, zure autoaren derrigorrezko azterketa teknikoa egitera joan zara. Martin aztertzaileak ordu-erdi darama begiratu hemen eta begiratu han, oharrak idatzi eta idatzi.

Descripción

Melodia
Dama gazte xarmant bat
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Jon Maia, Jon Martin

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Maia:
Enpeñoan zabiltza
hau jarri, hura ken
ze akats aurkituko
azazkalak jaten!
Kolpe txikitxo bat dut
soilik ate baten
Durangora bidean
bertsotara joaten. (bis)

J. Martin:
Kostatu behar zaizu
gaur itxarotea
hau gainditzea duzu
kristoren zortea!
Hobe dugu hargatik
ziur egotea
zer dela eta hartu
zenuen kolpea? (bis)

J. Maia:
Etxetik irten eta
ez kontu, ez orden
bertso txapelketara
azkar joan behar nuen.
Nahiz ta kontraesana
igual dirudien
ze bestela puntuak
galduko nituen! (bis)

J. Martin:
Rekuentoa nik nahiko
luzea daramat:
erdi hustuta daude
zure gurpil danak
eta balaztak ditu
onenak emanak...
Harritzen nau honaino
iritsi izanak! (bis)

J. Maia:
Baina iritsi naiz ta
jarri zera grabe!
Dena omen dut akats
dena nobedade!
Aber, “Jon Ma” laguna
jarri bare-bare
zu zoaz puztuegi
ta frenorik gabe!(bis)

J. Martin:
Gurpilak laster egin
behar du eztanda
ta alperrikakoa da
zure propaganda.
Zure autoak ez du
pasatuko langa
ta hemen geldituko da
frenoa emanda! (bis)