Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-12-02 Iruñea Txapelketa
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Rekondo, Alaitz
Bertsolaris / Autores
Martin, Alaia
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Ezkutatu egin zara ikusi ez zaitzaten.

Descripción

Melodia
Doinu honen izena da
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mikeli belarritatik
nola egin diodan tira
eskolatik bota naute
behartutakoa pira.
Etxera sartu naiz eta
sukaldearen erdira
heldu ta ahots ozen bat
hona iristen ari da
ama eta aita dira
ta beraz alternatiba
ezkutatzea soilik dut
senti dezaten gupida.
Gorde naiz gorde nahiean
nire begien distira
mahai azpian nago eta
karraxika ari dira. (bis)

Oihuak dira aspaldi
etxeko soinuen parte
“Zer zenbiltzan tabernetan
zeure etxetik aparte?”
Ez dago aski sosegu
ez daukagu aski bake
eta mahai azpi hau daukat
beltzaren eskaparate.
Kolpe bat entzun dut eta
gero berriro atake
egin du aitak amatxo
lurrean birrindu arte.
Nahiz haurrei esaten zaien
“Isilikan egon zaite”
aspaldi uste dut aitak
ez duela ama maite. (bis)

Mahai azpi estu hau utzi
dut azkenean ze sala
bihurtu da azkenean
gerragune printzipala.
Dardarka altxatu gara
ni eta gero itzala
badakit ta aspaldian
gertu xamar gabiltzala.
Ama ezkutatu egin da
aspaldian ni bezala
begien urdin haretan
soilik baitauka kresala
baina oraintxe egingo dut
nire agerpen kolosala
ta ausardiarik badu
ni akabatu nazala. (bis)