Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (17. 2017)
Actuación
2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00
Conductor/a
Gai-jartzaile Taldea
Gai-emailea
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Elortza, Igor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Atetik sartu zarenean, isildu egin dira denak.

Descripción

Melodia
Egunkarian ikusi nuen
Nombre de la estrofa
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2017-12-17 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Igor Elortza

Nombre de la estrofa:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Kalera irten naiz kosta egin zait
ibiltzea hogei metro
arnasaz estu dauzkat birikak
eta nonbait harriz lepo
baina gogoa neukan berriro
neure etxean sartzeko
ta banekien hortxe zeudela
hamaika gure etxeko:
nire andrea, seme-alabak
eta beraien izeko
medikutara joan ginen atzo
bada aski esateko
baina azkar joan naiz hitz egiteko
astirik ez emateko. (bis)

Gaur astebete Galdakaora
ez nintzen joan bakarrik
pentsatu nuen “Bihotzekoak
hementxe eman behar dit”
baina atera ginen probatik
oraindik nago itzarrik
adinez gora nijoa noski
baina ez da hori bakarrik
nire birikek ta nire hankek
kasik ez dute indarrik
atea itxi ta sukaldera
sartu naiz erdi baldarrik
baina zer dudan jakiteko nik
ez neukan proba beharrik. (bis)

Urduri jarri dira guztiak
mahaian aldatuta aldez
haizea moztu egin liteke
tentsioa dago gainez
ta neu sartu naiz guztiei “Kaixo
zer moduz gabiltz?”emanez
nire aulkian jarri naiz gero
lasaitua natorren lez
ta esan diet “Eser gaitezen
gure garbantzuok janez”.
Nahiz ta bakoitzak bere baitara
badaukan nahiko esames
isil-isilik jesarri gara
elkarri dena esanez. (bis)