Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Malen Amenabar
Bertsoa entzun |
2018-11-25 Igorre Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Malen Amenabar
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Abarkas
Ja hanka bat ikusten
dut nire helmugan
nahiz ta oso gaztea
nagoen itxuran
bildur gabe sartu naiz
gure abenturan
konfiantza guztia
jarri nahi dut zugan
eta zuk esaidazu
zer egin behar dudan.
M. Amenabar
Lehendabizi ez zaitez
minetan erori
hau pasatuko jako
bizitzan askori
bizi beharko doguz
hainbeste istori
ta nik zainduko zaitut
maitekiro, ongi
emongotsut bizitzak
kendu deutsun hori.
Abarkas
Buruko fusibleak
ja total erreta
nire etxean galduta
ama, zenbat buelta
eta ezin aurkitu
sarri errezeta
eseri nire ondoan
tarteka-tarteka
ahotsak entzuteak
lasaitzen nau eta.
M. Amenabar
Lasaitu behar deutsut
zuretzat biharra
dutxan garbitukotsut
astiro bizkarra
gero prestau gosari
ona ta edarra
zuk euki pazientzia
eta nik indarra
hemen biok baitogu
alkarren beharra.
Abarkas
Negar malkoz bete da
nire begirada
leihotik ikusten da
heldu dela gaba
prestatuta ohea
prestatu izara
esan zaidazu gabon
ta eman besarkada
ta izan nik ez dudan
eduki alaba.
M. Amenabar
Nire bihotza ere
oin pozez bete da
tratatu behar zaitut
aitaren antzera
egun oso bat joan da
gutxi gorabehera
horrela egongo gara
gu biok batera
eta astiro egin
behar dogu aurrera.