Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Bizkarra
Bertsoa entzun |
2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Bizkarra
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Bizkarra
Ni ere sekula ez naiz
gai honetan jardun
baina alaba hartu
beharko da leun
ze beraren alua
baitu ezezagun
nik zer esango diot ba
hain da bihotz bigun
eta hain klaru badu
babestu dezagun. (bis)
M. Amuriza
Haseran pentsau neban
“Zergatik? Zergatik?”
Ordea umea dago
hor zalantza barik
eta halere Aitor
zer egin ez dakit
haurrek ikasi ohi dabe
gurasoengandik
ta oin geuk ikesi behar
umearengandik. (bis)
A. Bizkarra
Gai hauek tabu ziren
Mirentxu gazterik
jada ez nuen uste
hontaz ikasterik
baina hala egin behar
ez jarri tristerik
baina orain eskolan
jarri naiz usterik
ez duela izango
iseka besterik. (bis)
M. Amuriza
Gaiaren bueltan dabil
horrenbeste jende
baina zaila da eukitzen
ai, burua tente.
Eskolan barre egin
ta ezin asebete
badakit ezin dala
ta nekeak neke
ahal baneu beragaz
joango nintzateke. (bis)
A. Bizkarra
Baina ezin zara joan
niri ez adarra jo.
Eskolan bada zenbait
kankailu, arraio.
Neska gorputzarekin
mutiko bat jaio
alperrik dira hainbat
terapi ta saio
nortasuna garatzen
utzi behar zaio. (bis)
M. Amuriza
Konbentzitzen hasia
naz laztana jada
ta aurrera egingo dogu
orain trabak traba.
Gure umeak zer dan
argi zer dakar ba?
Beraz zati bi egin
behar honen karga
guraso izaten ere
ikasi ein behar da. (bis)