Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Jone Uria Albizuri

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (17. 2018)
Actuación
2018-12-15 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Autores
Abasolo, Eneko "Abarkas"
Uria Albizuri, Jone
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Kuadrilakoak zarie. Zuen lagun baten hiletan egin dozue topo. Jonek esan deutsu berak ez dabela elizagaz ezer jakin gura, eta kanpoan geratuko dala elizkizuna amaitu arte.

Descripción

Melodia
Lagundurikan danoi II
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

2018-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Abasolo "Abarkas", Jone Uria Albizuri

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Uria
Istripu baten joan zen
Aitorren ametsa
geroztik nola egin
pozaren defentsa?
Hemen egonagatik
ere Eneko kexa.
Nik ere ez dut gustuko
apaizaren meza
familiari azaldu
nahi diot babesa.

Abarkas
Familiak elizara
jotea pentsatu
dolua erakutsiz
nahiz ni hurreratu
baina ez noa barrura
ederki dut hartu
eta nik ezin diot
inori barkatu
Aitor sekula ez zen
elizara sartu.

J. Uria
Ai baina gurasoek
eliza akordu
eta barruan nola
ez gara egongo gu.
Gero etorriko dira
afari, otordu
agurtzeko badira
eta mila modu
gurea ere gerora
egingo diogu.

Abarkas
Tamalez gure Aitor
betirako joan zen
ta ni ordutik nabil
minetan agurtzen.
Gauero negar malkoz
ni naizenez urtzen
zertan ariko dira
gezurretan gurtzen?
Abadeak ez zuen
bera ezagutzen.

J. Uria
Eta elkarren kontra
nola garen hasten
nahiz ta denboran joan
heltzen eta hazten
ez dakigu agurtzen
ez dakigu ahazten
berdin ze erritual
ze adierazpen
bati agur esaten
ez da inoiz ikasten.

Abarkas
Agurra mingarri da
ezin da bestela
jendea minez dago
tristea, goibela
ta abadeak dio
zerura joan dela.
Ai, nik badakit ondo
ez dela horrela
Aitorrek inpernua
gurago zuela.